top of page

 

Guraso elkartea arduratzen da zaintza zerbitzua antolatzeaz. Zerbitzu honek erantzuna ematen die eskola-ordutegia hasi baino lehen umeak ikastetxean utzi beharra duten familiei, hain zuzen ere, bateragarria egiteko gurasoen lan-bizitza eta euren seme-alaben eskolatze egokia.

 

 

 

ZAINTZA ZERBITZUA

07:30etatik 09:00etara

Gosaririk ez da ematen

Lekua: 3 urteko gela

Kuota: Erabiltzailearen arabera    

 

Ordaintzeko era: ordainketa helbideratzen da egun zehatz batean.Lehenengo hilaren hasieran fidantza ordaindu behar da, azken hila ordaintzeko erabiliko dena.

Ordaindu ezean: ez badago pisuzko arrazoirik, eten egingo zaio zerbitzua

Ratioak: 6 eta 12 ikasle bitarteko taldeak begiraleko, begiraleekin, familiekin, guraso elkartean eta ikastetxeko zuzendaritzarekin adostuta. Talde bat baino gehiago egin beharko balitz, eskola kontseiluan onartutako berdintasun irizpideak erabilita egingo litzateke.

Bajak, gutxienez hilabete lehenago jakinarazi behar da

ARGAZKIAK

Espazio ezberdinak adinen arabera 

bottom of page